Ihauteriak - 2023

MOZORRO LEHIAKETA

“ERANDIOTIK MUNDURA” / “CULTURAS DEL MUNDO”

OINARRIAK

Mozorro lehiaketan parte hartzeko baldintzak: adierazitako moduan eta epean izena ematea eta 2023ko otsailaren 18an Erandiogoikoa, Altzaga eta Astrabuduan izango diren jardueretan parte hartzea; mozorrotuta, noski!

Honako kategoriak izango ditu lehiaketak:

  • Haurrak: 14 urtetik beherakoak; banaka eta taldeka.
  • Helduak: 14 urtetik gorakoak; banaka eta taldeka.

Derrigorrezkoa izango da izena ematea; online edo lehiaketan bertan egin ahal izango da (30 minutu lehenago), inauterien egitarauan adierazitako leku eta orduetan.

Parte-hartzaile guztiek eman beharko dituzte honako datuak:

  • Izen-abizenak
  • Adina
  • Telefonoa
  • Posta elektronikoa
  • Taldean parte hartzen dutenek ordezkari bat izendatu beharko dute (izen-abizenak eta harremanetarako telefonoa eta e-posta emanez), eta taldearentzako izena aukeratu.

Taldeak 2 pertsonakoak izango dira, gutxienez.

Erakustaldiak 2,5 minutukoak izango dira, gehienez, bai banakakoak, baita taldekoak ere.

Epaimahaiak sariak emango ditu. Mozorroa bera, originaltasuna eta gaiarekin duen harremana baloratuko dira.

Puntuak honela banatuko dira; mozorroa: 40 puntu; erakustaldia/koreografia: 35 puntu; mozorroaren eta erakustaldiaren originaltasuna: 15 puntu; gaiarekiko harremana: 10 puntu.

 AUZOETAKO IRABAZLEEN SARIAK

  • Haurren banakako kategoria: 3 opari emango dira. Saridunek aukera izango dute oparia dendan aldatzeko.
  • Haurren taldeko kategoria: 3 sari, parte-hartzaileek merienda egiteko.
  • Helduen banakako kategoria: 3 sari; 50, 100 eta 150 eurokoak.
  • Helduen taldeko kategoria: 3 sari; 100, 200 eta 300 eurokoak.

Azkenik, aurreko egunean (azaroaren 18a) egindako lehiaketen talde irabazleen sariak emango dira, otsailaren 19an ere Erandiogoikoako Euskadi plazako karpan egiten diren jardueretan parte hartzen badute.

Epaimahaiak ondoren azaldutako sariak emango ditu. Mozorroa bera, originaltasuna eta gaiarekin duen harremana baloratuko dira.

Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.

ERANDIOKO FINALEKO SARIAK

  • Haurren taldeko saria: taldeko esperientzia (gehienez 400€)
  • Helduen taldeko saria: taldeko esperientzia (gehienez 400€).

APIRILAREN 30A BAINO LEHEN KONTSUMITU BEHAR DIRA SARI GUZTIAK

Ez da onartuko inolako aldaketa edo atzerapenik.