
Hiri Hezitzaileen Gutuna
Bartzelonan 1990ean egindako Hiri Hezitzaileen Nazioarteko I. Biltzarrean ordezkaritza zuten udalerriek hiriaren hezkuntza-sustapenerako oinarrizko printzipioak jaso zituzten hasierako Gutunean. Bertako biztanleen garapena ezin dela ausazkoa izan sinetsita zeuden. Gutuna Nazioarteko III. Kongresuan (Bolonia, 1994), VIII. Kongresuan (Genova, 2004) eta 2020an berrikusi zen, planteamenduak erronka eta behar sozial berrietara egokitzeko.
Gutun horren oinarriak honako hauek dira: Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala (1948); Arraza-bereizkeria modu guztiak ezabatzeari buruzko Nazioarteko Konbentzioa (1965); Eskubide Ekonomikoen, Sozialen eta Kulturalen Nazioarteko Ituna (1966); Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioa (1989); Guztientzako Hezkuntzari buruzko Mundu Adierazpena (1990); Beijingen antolatutako Emakumeari buruzko 4. Mundu Konferentzia (1995); Kultur Aniztasunari buruzko Adierazpen Unibertsala (2001); Hirirako Eskubidearen Aldeko Mundu Gutuna (2005); Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Konbentzioa (2006); Klimari buruzko Parisko Akordioa (2015) eta Garapen Iraunkorrari buruzko 2030 Agenda (2015).
Haur Gazte Gida - 2021
Honekin batera aurkezten dizuegu HAUR-GAZTE GIDA. Bertan, haur eta gazteentzako udal-zerbitzuak aurkituko dituzue . Bertsio berri honetan, udalerriko elkarte eta akademien zerrenda ere sartu dugu .
Egoera normalizatu batean gauzatzen diren zerbitzu edo programa batzuk ezin dira aurrera eraman; horregatik, gaur egun martxan daudenak zein diren ezagutu ahal izateko, COVIDari erreferentzia egiten dion logo batekin markatu ditugu denak.
Udal Webguneak
Kontsultatu hemen Erandioko Udalaren beste webgune batzuk.

Erandioko Udala

Musika Eskola

Erandio Kirolak

Euskara Zerbitzua

Erandio Irekia

Turismoa
Umeen Kontseilua
Euskadiko haurren hirien sarea, Haurren Hirien Sarea, Francesco Tonucciren La citta dei bambini proiektuarekin lotuta dagoen ekimena da. Proiektu hori hiria eraldatzeko proiektu politikoa da, «Haurtzaroa» parametrotik abiatuta. Gaur egun, 12 udalerri ditu atxikita Euskadin.
Erandioko Udalak, sare horren parte izanik, Umeen Kontseilua du. Organo aholku-emailea da, eta haurrek espazio publikoa birkonkistatzea ahalbidetuko duten hainbat ekintza garatzeko gaitasuna du.
Umeen Kontseilua osatzen duten haurrek 49 jolas bildu, idatzi eta marraztu dituzte, eta Erandiok dituen 33 jolas-gune aztertu dituzte. Liburu hau haurrek udalerria ondoen egiten dakiten bezala gozatzeko tresnarekin jaio da, kalean jolastuz, espazio publikoan erlazionatuz eta hiria jolaserako eta dibertimendurako gune bezala irudikatuz.
Ebilbideak
Ezagutu udalerriko leku interesgarri batzuetatik igarotzen diren ibilbideak. Horietan guztietan aurkituko dituzu itirenurrena, distantzia, zailtasun-maila eta abar. Ibilbide bakoitza Wikiloc-en bidez deskargatu dezakezu zure mugikorrarekin jarraitzeko.

Legealdiko Planak
Legegintzaldi berriaren atarian, Alkatetza honek behar-beharrezko ikusten du Gobernu Taldeak bere ekintza politikoa txukuntasunez eta koherentziaz planifikatzea, dagokion Legegintzaldi Plana eginez. Plan honen bidez ekintza politikoa zekazteak onura ugari ditu.
Erandioko Bonbardaketa
Entzun 1937an Erandion izandako bonbardaketetatik bizirik atera ziren pertsonen testigantzak.
Aurrekontu Partizipatiboak
Azken bi urteetan, Erandioko Udalak aurrekontu parte-hartzaileen kanpainak jarri ditu abian, Erandioko herritarrek udal-kudeaketan parte har dezaten.
Plan Estrategikoa
Erandioko Udalak herriko kirol-eredu bat bultzatu nahi du, herritarren bizi-kalitatea eta ongizatea hobetzen laguntzeko, bai eta aisialdi aktiboa ere, zenbait proposamenen bidez.