Legealdiko Planak
Legegintzaldi berriaren atarian, Alkatetza honek behar-beharrezko ikusten du Gobernu Taldeak bere ekintza politikoa txukuntasunez eta koherentziaz planifikatzea, dagokion Legegintzaldi Plana eginez. Plan honen bidez ekintza politikoa zekazteak onura ugari ditu.
Onurak
- Arlo bakoitzaren helburuak ezartzen eta lehenesten ditu.
- Udal-aurrekontuak egiteko lana errazten du, baliabideen arrazionalizazioa eta lehendik lehenetsitako helburuen araberako banaketa oinarritzat hartuta.
- Gobernuaren zeregina errazten du, haren ibilbide-orria bihurtuta.
- Administrazio-antolaketa helburuekin lerrokatzea errazten du, Gobernu Organoak helburu horiek aldez aurretik onartu dituela aintzat hartuta.
- Herritarrei eta oposizioari aukera ematen die helburu horiek zenbateraino betetzen diren neurtzeko.
- Kudeaketa publikoaren gardentasunaren eta parte-hartzearen adierazgarria da.
Alkatetzak gidatu du Legegintzaldi Plana egiteko prozesua, horretarako izendatutako koordinazio
politiko-teknikorako taldearen parte-hartzearekin, eta udal-arlo guztietako arduradun politiko eta
teknikoen laguntzarekin.
Legealdia
2015 – 2019
Kontuak Eman
Legegintzaldiko Plan bat lantzeak, non herritarrei legegintzaldi batean egin nahi diren helburuen zerrenda aurkezten baitzaie, berekin dakar gerora kontuak emateko konpromisoa hartzea.
Legegintzaldiko Plan bat asmo-adierazpen bat baino haratago doa; dokumentu zuzentzaile bat da, Administrazioa bere ahaleginak deskribatzen diren ekintzak osatzera bideratzen duena.
Legegintzaldiko Plan bati buruzko kontuak ematea datu objektiboetan oinarritutako ebaluazio bat egitea da, udal-kudeaketari buruzko benetako egoera bat marrazten duena.
Kontuan ematen dira eremuaren arabera; hiru dira:
- ANTOLAKUNTZA
- HERRITARRAK
- LURRALDE GARAPENA
ANTOLAKUNTZA
- Amaituta 70%
- Aribidean 20%
- Egiteke 10%
- Baztertuta 0%
HERRITARRAK
- Amaituta 70%
- Aribidean 24%
- Egiteke 6%
- Baztertuta 0%
LURRALDE GARAPENA
- Amaituta 41%
- Aribidean 41%
- Egiteke 15%
- Baztertuta 0%