euskeraespañol
zainduzerandio@gmail.com
671942926 – 671942918

ZAINDUZ

JARDUERAK

IZENA EMAN

Inprimaki baten bidez, proposatutako jarduera guztietan eman dezakezu izena.

Harremenetan jartzeko

Irailaren 23a plaza
48950 Erandio
944 890 233


Meso, 20
48950 Erandio
944 069 919 – Luz. 310


zainduzerandio@gmail.com
671942926 – 671942918

IKASTAROAK

Zaintza-trebetasunak eta -teknikak entrenatzera zuzendutako jarduerak dira, baita zaintzaileak bere burua zaintzeko estrategiak egokitzera zuzendutakoak ere.

Urtarrila – Martxoa

BARRETERAPIA: ZAINTZARAKO LAGUNTZA

  • Barre egitea egoera honi aurre egiten lagun diezadake?
  • Txarto sentitu beharra daukak barre egiteagatik?

ZER LORTU NAHI DA?

Zaintzaileen ongizate emozionala eta fisikoa sustatzea da helburu. Barreterapiaren bidez, estresa murriztu, gogo-aldartea hobetu eta osasun mentala indartu nahi da, haien erresilientzia eta eguneroko zaintza-lana hobetzen laguntzeko.

ALTZAGA

NON: Gaztetxoko  – Sala 1.1

NOIZ (Ostegunetan):

2026 – urtarrila – 29 – 17:00-19:00
2026 – otsaila – 12 – 17:00-19:00
2026 –  otsaila – 26 – 17:00-19:00
2026 – martxoa – 12 -7:00-19:00

 

ASTRABUDUA

NON: Areto Urdina – Josu Murueta Kultur Etxea

NOIZ (Ostegunetan):

2026 – otsaila – 05 – 16:00-18:00
2026 – otsaila – 19 – 16:00-18:00
2026 – martxoa – 05- 16:00-18:00
2026 – martxoa – 26- 16:00-18:00

Apirila – Maiatza

GAIXOTASUN NEURODEGENERATIBOAK ETA DEMENTZIAK

  • Ziur nago nire aitak Alzheimerra duela edo beste gaixotasun bat da?
  • Zer sintoma ditu dementzia frontotenporalak?

ZER LORTU NAHI DA?

Zaintzaileei gaixotasun neurodegeneratibo nagusiei buruzko oinarrizko ezagutzak ematea du helburu. Alzheimerra eta beste dementzia batzuk ardatz hartuta, ulermena, diagnostiko goiztiarra, abordatze terapeutikoa eta zainketak hobetzeko

ALTZAGA

NON: Gaztetxoko  – 1.1 Aretoa

NOIZ (Ostegunetan):

2026 – apirila- 16 – 17:00-19:00
2026 – apirila – 30 – 17:00-19:00
2026 –  maiatza  – 14 – 17:00-19:00

ASTRABUDUA

NON: Areto Urdina – Josu Murueta Kultur Etxea

NOIZ (Ostegunetan):

2026 – apirila – 23 – 16:00-18:00
2026 – maiatza – 07 – 16:00-18:00
2026 – martxoa – 21 – 16:00-18:00

JARDUNALDIAK

Mendekotasunari eta zaintzari buruz informatzeko eta sentsibilizatzeko topaketak dira, gizartean zaintzaren eta zaintzailearen inguruan dauden ideiak eta sinesmenak aldatzeko.Son encuentros destinadas a informar y sensibilizar a la ciudadanía sobre la dependencia y el cuidado con el objetivo de favorecer la modificación de ideas, creencias y atribuciones existentes en la sociedad en lo relativo al cuidado y la persona cuidadora.

Otsaila

2026-02-17

SUIZIDIOA: MITU FALTSUAK ETA PREBENTZIOA

  • Suizidioari buruz hitzegiten badut, horretaz gehiago pentsa dezan lortuko dut.
  • Ez dira bere hitzak kontuan hartu behar, arreta deitzea besterik ez du nahi

ZER LORTU NAHI DA?:

Suizidioa ulertzeko, antzemateko eta prebenitzeko oinarrizko ezagutzak eta tresna praktikoak eskaintzea du helburu, bai eta, gizartean duen eraginari, arrisku-faktoreei eta babes-faktoreei buruz sentsibilizazio, eta arrisku-egoeran dauden pertsonei behar bezalako esku-hartzea eta laguntza ematea.

NON: Areto Urdina – Josu Murueta Kultur Etxea  – Astrabudua

NOIZ: 2026 – otsaila – 17 – 16:00-18:00

Maiatza

2026-05-18

MENPEKOTASUN ETA EZGAITASUNAREN ARLOKO LEGE ALDERDIAK

  • Nire amak iada ez dauka bere kabuz erabakiak hartzeko gaitasunik eta behar beharrezkoa du norbaitek hau gestionatzea, zer egin dezaket?

ZER LORTU NAHI DA?

  • Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen babesa, borondatea eta eskubideak bermatzen dituzten legezko tresna nagusiei buruzko informazioa eta orientazioa ematea du helburu. Parte-hartzaileei, bizi-testamentua, notario-botereak, tutoretza eta kuradoretza bezalako tresnak emanez, bai eta autonomia galtzen dutenean behar bezala kudeatzeko eta aplikatzeko prozedurak ezagutu eta gestionatzeko laguntza ematea.

NON: Gaztetxoko  – 1.1 Aretoa –  Altzaga

NOIZ: 2026 – maiatza – 18 – 17:00-19:00

HITZALDIAK

Menpekotasun egoera, zahartze aktiboa eta zaintzaren papela ezagutzeko eta hauen inguruan lan egiteko ekintza puntualak dira.

Martxoa

2026-03-03

ANTSIETATEA ETA DEPRESIOA ZAINTZAILEETAN

  • Txarto sentitzen naiz, ez daukat ohetik altxatzeko indarrik ere, zer gertatzen zait?
  • Nondik atera dezaket indarra egoera honentatik irteteko?

ZER LORTU NAHI DA?

Antsietateari eta depresioari buruzko informazioa bai zaintzaileei eta gizarteari ematea; eguneroko bizitzan duen eraginari buruz, bai eta norberaren osasun mentala eta emozionala kudeatzeko tresna praktikoak ezagutzea ere.

    NON: Gaztetxoko – 1.5 Aretoa

    NOIZ: 2026 – martxoa – 03 -17:00-19:00

    Ekaina

    2026-06-11

    DISFAGIARA ETA BESTE DEPENDENTZIETARA EGOKITUTAKO JANARIAK

    • Nire amak irenste arazoak izaten hasi da, zer egin behar dut?
    • Nola molda dezaket menua nutriente guztiak dituen jana jan ditzan?

    ZER LORTU NAHI DA?

    Zaintzaileei disfagia duten pertsonentzat egokitutako janariak prestatzeko eta edariari eragiten dioten beste baldintza batzuetarako Tresna praktiko eta seguruak eskaintzea; segurtasuna, bizi-kalitatea eta autonomia sustatuz.

      NON: Areto Urdina –  Josu Murueta Kultur Etxea – Astrabudua

      NOIZ: 2026 – ekaina – 11 – 16:00-18:00

      AUTOLAGUNTZA TALDEA

      Menpekotasun egoeran dauden pertsonen zaintzaileek zaintzari lotutako estresa arintzeko eta haien esperientziak eta estrategiak elkarbanatzeko espazioa da. Elkarbanatze espazio honen helburua programa amaitu eta gero era autonomo eta autokudeatua izanik taldea bere horretan mantentzea da.

      TALDE ARRETA PSIKOLOGIKOA

      Zaintzaren gainkarga emozional eta fisikoa prebenitzeko edota gutxitzeko espazioak dira, bai eta zaintzak dakarren bakardade sentsazioa gutxitzeko espazioa ere.

      BANAKAKO ARRETA PSIKOLOGIKOA

       Zaintzaileen ongizate emozional eta psikologikoan laguntzeko banakako eskuhartzeak dira.

      INFORMAZIOA, ORIENTAZIOA ETA AHOLKULARITZA

      Zaintzaileei zuzendutako arreta indibidualizatuko puntu iraunkorrak dira. Zaintzaile ez-profesionalari informazioa ematen zaio mendekotasunarekin eta/edo desgaitasunarekin lotutako gizarte-baliabideei buruz, mendekotasunaren/desgaitasunaren balorazioari buruz, laguntza teknikoei buruz…

      HAZ (Herritarren Arreta Zerbitzua)
      Irailaren 23a plaza
      48950 Erandio
      944 890 233


      HAZ (Herritarren Arreta Zerbitzua)
      Meso, 20
      48950 Erandio
      944 069 919 – Luz. 310


      zainduzerandio@gmail.com
      671942926 – 671942918