Uda honetan, zaindu zure osasuna!
Tenperatura altuak: berotik babestea.
Udako tenperatura altuak osasunerako arriskutsuak izan daitezke, kontuz ez bagabiltza. Erandioko Udaleko Osasun Publikoko Sailak aholku erraz batzuk eman nahi dizkizue udan babestuta egoteko.
Nola eragiten dio beroak gure gorputzari?
Muturreko beroak sintoma arin batzuk sortu ditzake, hala nola erupzioak edo kalanbreak, baina arazo larriak ere sor ditzake, hala nola deshidratazioa, zorabioak, neke handia, edota bero-kolpeak.
Adi egon!
Gehiegizko nekea nabaritzen baduzu, edo azala oso bero eta lehor, nahastuta bazaude edo sukar handia baduzu, joan berehala osasun-zentro batera edo deitu 112 telefonora.
Beroaren eragina prebenitzeko aholkuak
Beroaren eragina prebenitzeko aholkuak
Babestu berotik:
- Ez irten egunaren erdiko orduetan.
- Erabili arropa arina, kapela, eguzkitako betaurrekoak eta eguzkitako krema.
- Ez eduki eguzkitan 6 hilabetetik beherako umeak.
- Kirola egitera bazoaz, eraman ura eta kontsultatu eguraldiaren iragarpena.
Etxean edo espazio itxietan:
- Itxi pertsianak eta leihoak egunez eta aireztatu gauez edo goizeko lehen orduan.
- Ez erabili beroa sortzen duen etxeko tresnarik.
- Freskatu dutxa hotzak emanez edo zapi hezeak jarriz.
- Ezin baduzu etxea fresko mantendu, joan aire girotua dagoen lekuetara, hala nola liburutegiak edota zentro publikoak.
Saihestu deshidratazioa
- Edan ura, egarri ez izan arren.
- Ez hartu alkoholdun edaririk, kafeinadun edo azukreturik.
- Jan fruta, barazkiak eta gauza arinak.
Zaindu pertsona kalteberenak
- Zaindu ume txikiak, pertsona nagusiak, haurdunak eta gaixotasun kronikoak dituztenak.
- Ez utzi inor inoiz ibilgailu itxi baten barruan, gerizpetan ere ez.
- Bakarrik bizi den pertsona nagusirik ezagutzen baduzu, bisitatu edo deitu egunero, ondo dagoela konprobatzeko.
Denon artean, uda segurua pasako dugu. Eskerrik asko zeure burua eta komunitatea zaintzeagatik!
Erandioko babesgune klimatikoak.
Tenperatura altuei aurre egiteko, Udalak espazio batzuk egokitu ditu.
Freskatzeko lekuak
- Kokapena: San Agustin Plaza (Altzaga) eta Kosler (Astrabudua).
- Ordutegia: Zabalik ekainaren 18tik irailaren amaierara arte, 09:00etatik 21:00etara.
Urarekin jolasteko eremuak
- Euskalmetek tenperatura altuengatik abisuak edo alertak ematen dituenean aktibatzen dira.
- Eremuak: Altzaga, Astrabudua eta Erandiogoikoa (ikusi erantsitako planoa)
- Ordutegia: goizez 11:30etik 13:30era; arratsaldez 18:00etatik 20:30era.
Udal zentroak
- Kiroldegi, liburutegi eta bestelako udal zentroetara joan zaitezke, bero handia egiten duen egunetan fresko eta seguru egoteko modu bat da eta.
Informazio gehiago
2025eko Bero Plana
- Tenperatu altuen ondorioen prebentzioa:




